Albisteak

[ARGAZKIAK] Hunkiduraz beteta jaso du Naroa Agirrek lagunen ongi etorria

Naroa Agirreri ongi etorria egin diote lagunek gaur eguerdian Euskal Selekzioarekin Europako Pilota Txapelketan hiru urrezko domina irabazi eta gero. Eguerdiko 12:30ean Erdikalean behetik gora igo da, lagunen babesean, txaranga atzetik zutela. Udaletxeko balkoian Mikel Arregi alkateak “harro” daudela pilotariaz esan du eta jarraian, protagonismoa lagunei utzi die, hauek izan baitira ongi etorriaren antolatzaileak.

Lagunen ordezkaria, Maialen Aizpurua, harrotasunezĀ  beteta zuzendu zaio Agirreri. Lan asko eginda eskuratu duen lorpena izan dela azpimarratu du egindakoa eta ondo merezita daukala.

Naroa Agirre guztiz hunkitu da hitz batzuk egiterako orduan, senitarteko eta lagunek horrelako aitortza bat egiteak asko betetzen duela esan du eta eskerrak eman dizkie bertaratu eta antolakuntzan ibili diren guztiei.

Arratsaldean Ados Pilotako Binakako Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa

Ez du Agirrek ospakizunetarako tarte handia izango gaur eguerdian, izan ere, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Miarritzen (Lapurdi) Barrokal bikote duela, Ados Pilotako Binakako Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatuko du arroarrak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide