Albisteak

“Hurbil gaitezen naturara” hamabostaldia – Egitaraua

Martxoaren 22tik apirilaren 1era “Hurbil gaitezen naturara” hamabostaldia egingo da Zestoan. Hemen duzue egitaraua:

Martxoak 22 eta 29: sendabelar tailerra, Aiora Urbietarekin. 6-9 urteko haurrentzat. 17:00, gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029)

Martxoak 23-apirilak 1 bitartean: “mosaikoa” 10 urtetik gorakoentzat, gaztelekuan.

Martxoaren 24 eta 31ko Barbantxoren saioetako gaia NATURA izango da.

Martxoak 31 (17:00) eta apirilak 1 (11:00): TXORIBOX, hegaztientzako habi-kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. 6-9 urteko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da udaletxeko ingurugiro sailean (943 147 010).

Horretaz gain, hiru eskoletan Bernart Etxepare Lizeoari laguntzeko sagarrondoak landatuko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide