[POSTONTZIA] Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketa aurrera doa. Hurrengo partidak astelehenean izango dira

18-22 Gailendu zen Fleitas-Ibarguren bikotea 35 minutuko partidaren ondoren.

Izagirre-Tumas 18 – 22 Fleitas-Ibarguren

Tantoen banaketa:

· Izagirre: egindako tantoak 5 eta galdutakoak 4
· Tumas: egindako tanto 1 eta galdutakoak 6
· Fleitas: egindako tantoak 11 eta galdutakoak 9
· Ibarguren: egindako tantoak 1 eta galdutakoak 3

7-4/ 8-5/10-5/11-8/11-11/12-12/16-12/18-13/20-14/20-17/21-18/22-18

Izagirre: Astelehenean baino finago ibili zen aurrelari azpeitiarra. Defentsako lana egitea tokatu zitzaion eta ez zuen min egiteko aukera asko eduki. Atzeko koadroetara behin baino gehiagotan igo zen eta eskertu zion hori bere atzelariak. Guztira 5 tanto egin zituen, horietatik 2 sakez, gainera.

Tumas: Defendatzen dakien atzelaria da irundarra. Txukun hasi zuen partida eta gai izan zen Fleitasen sakeak neutralizatzeko. Erritmo altua ipini zuten aurkariek eta asko mugitu behar izan zen frontoi guztian zehar, aitzitik, egindako defentsa lan horregatik ez zen partidua bukaerararte hautsi. Bi eskuekin aritu zen ongi, nahiz eta zuloak egiteko zailtasunak izan zituen.

Fleitas: Sasoi betean da Zumaiako errekortaria. Atzo ere nahi bezala mugitu zuen pilota eta baita momentu zailetan atzelariari pilota estuak kendu ere. 11 tanto egin zituen eta berau izan zen partiduko izarra. Arriskatu ere asko egin zuen eta hortik galdutako 9 tantoak.

Ibarguren: Eskuinarekin pilotakada ederrak eman zizkion baina ezkerrarekin deserosoago egon zen, hortik egindako 3 hutsegiteak. Ongi zaindu zuen Fleitasen bizkarra eta saiatu zen ahal zuzenean zuloak irekitzen. Ezker hori zaintzen badu, txapelketa irabazteko aukera handiak izango dituzte.

Hurrengo partidak uztailaren 1ean izango dira, arratsaldeko 18:30ean hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide