Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostegun eta ostiralez, 3Zk antolatuta, kartoizko sorkuntzen erakusketa egon da Alondero aretoan. Lurdes Unanuek gidatzen du taldea eta urte guztian zehar egindako lanak eta lan prozesuaren argazkiak ikusteko aukera izan da.
Dekorazio piezak egiteaz gain, altzariak ere eraiki dituzte. Aurkeztutako piezen kalitatea eta egindako eskulan finak nabarmentzekoak direla aipatu dute bertaratutako ikusleek.





