Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur Asteasun jokatu den Euskadiko Segalari Txapelketan Iban Pardo zestoarrak txapela eskuratu du. Eguerdiko 12:00tan hasi da txapelketa Bulano baserriko zelaietan. Zestoarrak 3.806 kilo bildu ditu eta Julen Gabirondok jarraitu dio atzetik 3.803,5 kilo moztuta. Pisaketa estua izan da, 2,5 kiloko aldea izan baitute. Atzetik Jokin Etxeberria eta Jon Otegi sailkatu dira.
Gaur arratsaldeko 19:30ean harrera egingo zaio Pardori Udaletxeko plazan garaipena ospatzeko txarangak lagunduta.