Albisteak

Ibañarrietako santakutzetako egitaraua jakinarazi dute

Urtero bezala Ibañarrietan ere antolatu dituzte auzoko santakutz jaiak. Auzotar eta bisitarien gozamenerako ekintzak antolatu dituzte maiatzaren 4 eta 5erako.

Maiatzaren 4an, larunbata, 20:30ean, auzoko afaria egingo da Ekain sagardotegian. Maiatzaren 5ean, igandea, Santo Kristoren ermitan eguerdiko 12:00etan meza batekin jarraituko dituzte jaiak, eta ondoren hainbat jolas eta kultur ekintza izango dira. 12:30ean, Zapo Jokoa izango da, parte hartzaileak eta ikusleak entretenituko dituen lehia tradizionala. Arratsaldean, 17:00etan, Iago Mago magoak magia ikuskizuna eskainiko du adin guztien gozamenerako. Amaitzeko 18:30ean, Herri Kirolak egingo dira, Jon Unanue (Goenatxo III) eta Xabier Arambururen (Guzta) harri jasotzaileak eta ondoren Mikel Larrañaga eta Eneko Otañoren aizkora lanak izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide