Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteburuan ospatuko dituzte Ibañarrietako festak. Maiatzaren 4an, larunbata, 20:30ean, afaria egingo da “EKAIN” sagardotegian. Maiatzaren 5ean, igandea, meza ordezkoarekin hasiko da eguna, 12:00etan, Santo Kristoren ermitan, eta, ondoren, Zapo Jokoa, 12:30ean. Arratsaldean, 17:00etan, Iago Magoaren emanaldia izango da, eta ondoren, 18:30ean, herri kirolak jokatuko dira, hala nola, harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Ekitaldi guztiak Urtain Plazan izango dira.
20:30 Auzo Afaria “EKAIN” sagardotegian.
12:00 Meza ordezkoa Santo Kristo ermitan.
12:30 Zapo jokoa
17:00 Iago Magoaren emanaldia.
18:30 Herri Kirolak:
Harriarekin:
– Jon Unanue (Goenatxo III)
– Xabier Aramburu (Guzta)
Aizkolariak:
– Mikel Larrañaga
– Eneko Otaño
Oharrak: ekintzak Urtain Plazan izango dira. Antolatzaileak ez dira ezbeharren arduradunak izango.