Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Mendian hildako mendizaleak omenduko dituzte datorren igandean Besaiden, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mugan. Zestoako ibilaldi neurtuan hildako Valentin Barronea menzialea ere omenduko dute bertan, eta Agiro Mendi klubak bertara joateko irteera antolatu du.
Kanpazar-Besaide-Udalaitz-Kanpazar edo Kanpazar-Besaide-Kanpazar ibilaldiak egiteko aukera egongo da, izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera. Goizeko 8:30ean irtengo dira mendizaleak gurutzetik. irteeran parte hartu nahi dutenek irailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena 610 683 723 edo 665 756 952 telefono zenbakietan.