Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

XX. ibilaldi neurtua izango da ekainaren 18an, eta parte hartzen dutenentzako bazkari herrikoia antolatu du Agirok. Bazkarira joateko txartelak eskuragai daude jada Txoko Txiki tabernan, hamabost euroren truke.
Bestalde, mendi klubak gogorarazi du ibilaldi neurtuan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa dela. Parte hartu nahi dutenek www.herrikrosa.eus webgunean eman dezakete izena, hamabost euro ordainduta. Bi ibilbide egiteko aukera izango da: luzea (28km) eta motza (18km). Ibilbide luzea egitea erabakitzen dutenak goizeko 7:00etan irtengo dira eta ibilbide motzekoak, berriz, 8:00retan.