Albisteak
Ibon Egañak Basurde Arrastoko Txakurren Gipuzkoako txapelketa irabazi du
— 2022-04-19Gipuzkoako Ehiza Federazioak eta Berastegiko Basurde Elkarteak antolatuta, joan den asteburuan Gorosmendin (Berastegi) Basurde Arrastoko Txakurren Gipuzkoako XI. txapelketa antolatu zen. Guztira 12 txakur lehiatu ziren proban, Juan Carlos Murua gipuzkoarrak epaituta. Lehiaketa 9:00etan hasi zen eta aurren sailkapenaren ondoren, final handia bost txakur onenekin jokatu zen. Arroaerrekako Ibon Egañak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa ‘Lira’ kantabriar txakurrarekin. Guztira 211 puntu lortu zituen. Bigarren postua Arkaitz Etxarrik ‘Pumuka’ txakurrarekin lortu zuen, guztira 206 punturekin eta hirugarren sailkatua, Arkaitz Ostolaza izan zen ‘Gorri’ txakurrarekin, 201 punturekin guztira. Finalera iritsi ziren Arroagoiko Jose Inazio eta Juan Kruz Zubizarreta ere, ‘Luna’ (200 puntu) eta ‘Txato’ (181 puntu) txakurrarekin. Euskadiko Basurde Trail Txapelketa maiatzaren 21ean izango da Coto el Castillon.
Egin zaitez bazkide