Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, martxoaren 20an, igandean, Zestoako 42. Herri Krosa korrituko da. Izen ematea irekita egongo da lasterketa egunera arte www.herrikrosa.eus web orrian eta 5 euro ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean bertan helduen lasterketarako ez da aurrez-aurreko izen-ematerik izango. Dortsalak aldiz, lasterketa egunean jasoko dira udaletxe azpian. Gaztetxoei aurrez, ikastetxeetan banatuko zaizkie. Hala ere, lasterketa egunean bertan ere izena eman eta txarteltxoa jaso ahal izango da