Igandean bisita gidatua izango da Bizente Davilaren eskutik
Danbolin— 2021-08-11
Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak antolauta, Zestoa mendeen joan-etorrian egitasmoaren baitan, Zestoako gune historikoa eta parrokiako erretaula barrokoa ezagutzeko aukera izango da igandean Bizente Davilaren eskutik.
Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Saioa doakoa izango da eta 11:00etan aterako dira arkupetatik.