Albisteak

Igandean izango da Pili Alkortaren erakusketa ikusteko azken aukera

Pili Alkorta margolari zestoarraren lanekin “Paisaiak eta erretratuak” erakusketa antolatu du Zestoako Udalak eta ikusgai dago udaletxean abuztuaren 27a ezkero. Igande honetan izango da erakusketa ikusteko azken aukera eta ordutegi ezberdina izango da egun honetan erakusketak aldaketa txiki bat tarteko; orain arte, eta larunbatean bertan ere, goizeko 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izan da zabalik erakusketa. Igandean, ordea, goizeko 11:30etatik 13:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara izango da aukera.

Herritarrek utzitako berrogei lanekin osatutako erakusketak, Pili Alkorta herritarraren lana gertuago ezagutzeaz gain, gaur egun aldatuta dauden paisaiak eta gurean ez dauden herritarren erretratuak ikusteko aukera eskaintzen du.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide