Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Engraziako eguna dela eta, mendi irteera antolatu dute Agiro Mendi Klubak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean gaztetxo eta helduentzat. Goizeko 9:30ean aterako dira zestoarrak Gurutzetik. Bentan hamaiketakoa izango da Lagun Onakek prestatuta. Bazkaria, berriz, norberak eraman beharko du berea. Haurrentzat jolasak ere izango dira. Zestoara itzulera Aizarnatik egingo dute.