Albisteak

Igandean Urepelera joateko autobusa antolatu du Udalak

Datorren igandean Urepeleko herriko etxean Zestoarekin senidetzeko ekitaldia izango da. Bertara joateko autobusa antolatu du Udalak. Izena udaletxean eman beharko da eta epea ostegunean, 15:00etan, amaituko da. Plaza mugatuak izango direnez, hauek epemuga aurretik betetzen badira, izena emateko epea aurretik itxiko da. Zestoatik irteera goizeko 9:00etan izango da eta Urepeletik itzulera 16:00etan. Urepelen otordua egingo da eta kostua 10 eurotakoa izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide