Albisteak

Igandeko giza-katera autobusez, oinez edo kotxez joateko aukera egongo da

Datorren igandean, hilak 10, Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, Donostia eta Gasteiz batuko dituen giza-katea egingo da, eguerdiko 12:00etatik 12:30etara. Zestoarrei Arroabean kilometro eta erdi betetzeko erronka egin zaie eta horretarako 750 pertsona behar dira. Dagoeneko 485 lagunek eman dute izena. Oraindik izena emateko aukera egongo da, ostegunean, arratsaldeko 17:00 eta 19:00 bitartean Kultur Etxe aurrean eta ostiralean 19:00-20:30 bitartean Plazan.

Igandean Arroabera joateko autobusak egongo dira goizeko 10:30etan hasita, Talleres Lizarralde aurrean, estazioko industrialdean. “Lanzaderak” dira eta joan-etorrian ibiliko dira. Agiro Mendi Taldekoekin oinez joateko aukera ere izango da. Goizeko 09:30ean irtengo dira Gurutzetik. Kotxez joateko asmoa dutenek berriz, Sansinenea industrialdean aparkatu beharko dute eta gero oinez joan giza-katea dagoen tokiraino.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide