Igandetako Txarangak emanaldia eskainiko du asteburu honetan
Danbolin— 2020-10-09
Igandetako Txarangak emanaldia eskainiko du asteburu honetan Udaletxe azpiko arkupetan. Emanaldia ohiko ordutegian izango da, arratsaldeko 19:30ean. Ikuskizun guztietan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
60ko hamarkadaz geroztik dihardute herriko musikariek euren doinuekin zestoarren igande arratsaldeak alaitzen. Hilean behin egin ohi dira txaranga emanaldiak neguan eta hamabostero uda garaian.