Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ignacio Fouilloux Zestoako bizilagunak Munduko Pilota Txapelketa jokatuko du Txileko selekzioarekin. Ezker paretako modalitatean hartuko du parte Fouillouxek, Mikel Zuloaga bikotearekin batera. Fouilloux aurrelaria da, eta Zuloaga, atzelaria. Gaurtik ostiralera bitartean jokatuko dira partidak, Baionan eta Biarritzen. Finala, berriz, larunbatean jokatuko da.
Urtebete baino gehiago darama Fouillouxek Zumarragan entrenatzen, Beloki elkarteko pilotariekin. Munduko txapelketako prestaketa lanak ere bertan egin ditu, Asier Oliveira, Mikel Rodriguez, Iker Aleman eta Jon Urtzelai pilotariekin eta Asdrubal Monsalve entrenatzailearekin.