Albisteak

Igogailua jartzen ari dira Zestoako ikastetxean

Urteak dira Zestoako ikastetxean irisgarritasunari begira igogailua eskatzen ari zirela. Amaia Manterola ikastetxeko zuzendariaren esanetan hamar bat urte izango dira igogailua serioski borrokatzen hasi zirela.

1990-1991 ikasturtean estreinatu zen ikastetxe berria, hogeita hamar urtetik gora ditu beraz. Urte guzti hauetan, bere egunerokotasunerako, bizitza osorako, gurpildun aulkia behar zuen haur, irakasle edo gurasorik egon ez bada ere, izan dira ebakuntzak izan dituztelako edo hankeko hezurren bat hautsi dutelako eskolara joan ezinda aurkitu diren haurrak. Manterola zuzendariaren esanetan, benetan beharrezkoa zen igogailua.

Uztailaren bigarren astean hasi ziren lanak. Hezkuntza sailaren esku-harmena da ikastetxeko igogailua jartzea eta
ikasturte berria hasterako lanak bukatuta izatea espero dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide