II. Igor Zendoia bideo-lehiaketan zestoarrak bigarren
Danbolin— 2018-06-21Duela bi urte utzi gintuen Zumaiako lankideak eta bere omenez, ikasleen arteko bideo-lehiaketa antolatu genuen; oso zinemazalea eta gidoigintzan aritutakoa baitzen Igor.
Bi urte beranduago iritsi da bigarren edizioa eta Zestoan autoikaskuntzan aritzen diren bi talderen artean “Eta zuek, nora zoazte?” bideoa prestatu zuten. Joan den astean ospatu zen finalean, bigarren postua eskuratu zuten “Caribetik Zestoara” eta “Goiztiarrak” taldeek. Garaipena hain gertu izanda, pena pixka bat sentitu arren, ikasleak oso harro eta gustura geratu dira emaitzarekin eta inork ez dizkie lapurtuko bideoa grabatzen egindako barre-algarak.
Ea zuei ere barretxo bat ateratzea lortzen dugun. Gustatuko zaizuelakoan, hementxe duzue bideoa:
Egin zaitez bazkide
