Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maiatzak 20, larunbata
10:00. Herri Azokaren irekiera.
11:00. Herri historia azalduz, kale buelta Vicente Davilarekin.
13:00. Trikitilarien kalejira.
Goiz osoan zehar. Herriko artisauen, ekoizleen eta eragileen postuak, bigarren eskuko azoka, Azpeitiko Antxieta Arkeologia taldearen eta Zestoako argazkilarien erakusketak, esatariak eta herrialde desberdinetako jakiak, herriko plazan.
16:00. Haurrentzako jolasak eta arropa kustomizazio eta maskara tailerrak.
18:15. Ipuin kontaketa antzeztua udaletxe azpian.
19:15. Mikel Aveiro eta Eukeni Ibarguren txalapartariak.
19:30. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenak. Zestoa eta Oñati ariko dira nor baino nor, Zestoako kiroldegian.