Albisteak
III. Laiak Ardo Jolasaren finala izango da ostegunean
— 2024-09-03
Abuztuaren 19an hasi zen Laiak ardo jolasaren hirugarren edizioa eta pasa den ostiralean amaitu zen parte hartzeko aukera. Parte hartzaileek hiru kopa beltzetan ateratako ardoetatik zein zen ardo zuria, beltza edo gorria asmatu behar zuten eta behin hirurak asmatuta, finalera sartzeko, laugarren kopan ateratako ardoa zer zen ere asmatu behar zuten. Nahi adina aldiz har zitekeen parte lehiaketan, baina egunean behin bakarrik. Guztira 102 pertsonek hartu dute parte, 51 emakumezko eta 51 gizonezkok eta hauetatik 10 izan dira ostegunean jokatuko den finalera sailkatu direnak.
Desberdina izango da finalean izango duten zeregina. Laiakeko Xabier Etxabek sei mahats ezberdinekin egindako ardo beltzen ezaugarriak azalduko dizkie eta hauetako hiru aterako dizkie kopetan eta zein mahatsekin egindakoak diren asmatu beharko dute finalistek. Gehien asmatzen dituenak irabaziko du III. Laiak Ardo jolasa.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jolasa Laiak dendan bertan.