Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak Idiazpi auzoan egokitu du Ikaslekua, eta datorren ostegunetik aurrera erabilgarri egongo da herritar guztientzat. Idiazpi 5 zenbakiaren behe solairuan dago ikasgela berria, dantza lokalaren ondoan (sarrera Idiazpi 3 eta 5 zenbakiaren artean kokaturik dago).
Erabilera arauak honakoak izango dira:
-Astelehenetik ostiralera eta larunbat goizetan giltza udaltzainen bulegoan egongo da eskuragarri. Giltza hartzen duten erabiltzaileen erregistro bat eramango da eta egunero, ikasgela erabili ondoren, giltza udaletxean utzi beharko da.
-Larunbat arratsalde edo igandeetan ikasgela erabiltzeko aukera egongo da. Larunbat eguerdian hartuko da udaltzainetatik giltza eta astelehen goizean itzuli beharko da