Albisteak

Ikasgela moduan funtzionatuko duen espazio probisionala antolatu du GKSk gaztetxe berrian

Zestoako GKS eta herriko hainbat gazteren eskaera izan da azken hilabeteetan ikasgela. GKSren esanetan, Udalarekin bildu ostean, behin betiko ikasgela haurtzaindegi ondoko lokalean kokatuko zela erabaki zen. Epe motzean hau egokitzea zaila izango zela ikusita, ordea, behin-behineko irtenbide gisa, dantza talde ondoko lokala erabiltzea adostu zuten.

Gazteen esanetan, espazio honi egin beharreko egokitzapen lanak denboran luzatuz joan dira, eta azterketa garaia iritsi zaie. Horregatik, Elizondoko gaztetxe berrian ikasgela moduan funtzionatuko duen espazioa atondu dute. GKSren aurreikuspena dantza talde ondoko lokaleko lanak datorren astean bukatuta egotea da.

Behin-behineko ikasgela kudeatzeko eta erabiltzeko WhatsApp taldea sortu dute. Bertan sartzeko esteka hemen




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide