Ikasi euskara, bidelagun onenarekin

Abian da 2021-2022 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Urtero bezala, eskaintza zabala dugu aurten ere: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak, gurasoentzako ikastaroak, alfabetatze ikastaroak, jubilatuentzako ikastaroak, hitano ikastaroak, autoikaskuntza eta Mintzalagun taldeak, besteak beste.

Zestoako AEK euskaltegian matrikulatu eta hainbat baldintza beteta, euskara doan ikastea posible da Zestoako Udalaren dirulaguntza sistemari esker.

Matrikulazioa zabalik dago irailaren 1etik 23ra:

Kultur Etxeko behe solairuan, 10:00-13:00 eta 17:00-19:00.

Deitu nahi izanez gero, 670 420 048

Emaila: zestoa@aek.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide