Albisteak

Ikasjolas proiektuan parte hartu nahi dutenei zuzendutako bilera egingo da astelehenean Gaztelekuan

2017an Caritasek martxan jarritako Ikasjolas proiektuan parte hartzeko boluntarioei zuzendutako bilera zabala egingo dute datorren astelehenean, hilak 21, arratsaldeko 17:00etan, Gaztelekuan.

Euskara menperatzen ez duten gurasoen seme alabei eskolako lanetan laguntzeko sortu zen proiektua. Zerbitzu honen helburua, egoera honetan dauden haurren integrazioa bultzatzea da, eskolan izan ditzaketen zailtasun linguistikoei aurre eginez. Aurten, ume kopuruak gora egin duela ikusita, haurrei laguntzeko boluntario beharrean daude. Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Gaztelekuan. Bilerara joan ezin duten interesatuek Gaztelekuan edo 688 684 029 telefonoan izena emateko aukera dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide