Ikasleei zuzendutako aurrez aurreko saioak antolatu ditu Erniarraitzek
Danbolin— 2020-12-22Erniarraitzeko ikasleek zuzeneko saioak entzuteko aukera izan dute hil honetan zehar. Elkarteko kideak aritu dira saio horietan bertsotan. Guztira, hamahiru saio eskaini dituzte, ikasle talde bakoitzeko bat. Ikasleek,
entzule papera betetzeaz gain, gai-jartzaile lanetan aritzeko aukera ere izan dute.