Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Seme abalentzat eskolako lanak jarri ditu eskura Zestoako Herri Ikastetxeak. Segurtasun neurri guztiak betez, gaur goizean jaso dituzte lanak haurren gurasoek. Adineka banatuta osatu dute ordutegia, jende pilaketak ekiditeko. Haur bakoitzeko guraso bat joan da eta tuneleko eskaileratik igo eta aldapatik jeitsi dira, elkarrengandik 1,5 metroko segurtasun tartea utzita. Eskolara joan ezin izan dutenei email bidez bidali zaizkie egitekoak. HHko haurrentzako lan eta gomendioak WhatsAppe eta emeilez zabalduko dituzte.