Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Jarduera fisiko ezberdinak probatzeko aukera emateko asmoz, egun bakarreko jarduera fisikoa egiteko aukera izango da apirilean eta maiatzean kiroldegian. Ostiral eta larunbatetan eskainiko dira saioak, asteburu bakoitzean jarduera bat, hainbat ordutegitan.
Datorren asteartean, martxoak 23, zabalduko dute izen-ematea eta plazak bete arte egongo da horretarako aukera. Talde bat sortzeko, gutxienez, sei laguneko taldea osatu beharko da eta hamasei gehienez. Zestoako kiroldegiko bazkideek 5€ ordaindu beharko dituzte saio bakoitzeko, bazkide ez direnek 10€ eta 12 eta 15 urte bitarteko bazkide ez diren gaztetxoek 5€. 12 eta 15 urte bitarteko bazkideek, berriz, doan eman ahal izango dute izena. 8 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako zumba ikastaroa ere doakoa izango da.
Saioen ordutegia edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, martxoaren 21etik aurrea izango dute horretarako aukera 943 147 942 telefonora deituta, zestoakirola@zestoa.eus helbidera idatzita edo kiroldegian bertan.
Hauek dira eskaintzen diren saioak eta egunak: