Albisteak
Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Arroabean
— 2022-01-10Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak jarri zituen martxan Arroabean: lehen sorospenak, argazkilaritza, danza medicina, eskulanak, xakea, bertso eskola, mantentze gimnasia eta yoga, sendabelar eta klown ikastaroak.
Orain, ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek Txara dendan eman beharko dute izena urtarrilaren 22a baino lehen.
Hemen informazio gehiago:
Danza medicina: Astelehena 15:00-16:30 eta 18:00-19:30
Eskulanak: Asteartea 15:00-17:00
Xakea: Asteartea 18:30-20:00 // 12 urte <
Bertso eskola: Asteazkena 19:00-20:00
Mantentze gimnasia: Asteartea 16:15-17:15
Yoga: Osteguna 17:00-18:30
Lehen sorospenak: 4 saio, 3 ordu bakoitza (datak zehazteke)
Argazkilaritza: 5 saio, 3 ordu bakoitza (datak zehazteke)
Sendabelar ikastaroa: Beste talde bat aterako da (datak zehazteke)
Klown ikastaroa: Maiatzak 7 eta 14 (goizetan)
Egin zaitez bazkide