Albisteak

Ikastetxeak mugaegun zehatzik gabe ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikastetxe guztiak epemuga zehatzik gabe itxiko dituela jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzak. Joan den astean EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea erabaki zuten, hamalau egunerako hain zuzen. Gaur, ordea, epe hori zabaltzea erabaki dute, “beste abisu bat eman arte” luzatuko da etenaldia. Osasun agintariek emandako gomendioak zorrotz bete behar direla gogorarazi dute, jardunaren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide