Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aizarna eta Arroako eskolako ikasleek, dantzatu, abestu eta antzerkia jendaurrean eginez egin dituzte urte amaierako jaialdiak. Ostegunean egin zuten festa Arroan eta Aizarnan atzo ostiralez.
Arroabean, datorren asteko osteguna (ekainak 20) eta ostiralean (ekainak 21) ere ikasturte amaierako ekintzak egongo dira. Osteguna, 17:00etan, pilotalekuan, dantza taldeen emanaldiak egingo dituzte, Lorea Iribarrenen ikasleek eta ondoren 19:00etan, trikiti-bertso kalejira egingo da, trikiti eskola eta bertso eskolaren eskutik. Ostiralean 15:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira, txokolatada eta eguna amaitzeko apar festa.

