Albisteak

Ikasturte berriari ekingo diote gaur Gaztelekuan

Ikasturte berriari ekingo diote gaur, osteguna, Gaztelekuan. Covid-19ak sortutako krisiaren eraginez, itxita egon da Gaztelekua pasa den martxotik. Gaur zabalduko ditu berriro ere ateak eta bertako jarduerak egungo egoerara egokitu dituzte. Ekipamenduak ohiko ordutegia izango badu ere, erabiltzaileak txandatan banatuko dira. Gehienez, hamalau erabiltzailek hartu ahal izango dute parte txanda bakoitzean. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da horretarako prestatu duten webgunean.

Txandei dagokienez, bi taldetan banatuko dira, adinaren arabera. Ostegunetan hirugarren ziklokoen txanda izango da. Bi ordutegi izango dituzte: lehena, arratsaldeko 16:45etatik 17:45era izango da eta bigarrena, 18:00etatik, 19:00etara. Ostiral eta larunbatetan, berriz, DBHko ikasleen unea izango da. Hiru txanda egongo dira, 16:00etatik 17:00etara, 17:15etatik 18:15era eta azkenik, 18:30etatik, 19:30era. Erabileraren inguruko informazio gehiagorako deitu 688 684 029 telefono zenbakira edo egin klik hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide