Ikasturte berrirako prest!
Zestoako AEK euskaltegia— 2022-10-03Sarritan, euskara jakin arren, kostatu egiten zaigu erabiltzea, izan lotsagatik, izan ustez gutxi dakigulako… baina, jakin badakigu, erabili ezean alferrik dugula jakite hutsa. Euskara praktikatu nahi baduzu edota euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu beste norbaiti, kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian… jarri gurekin harremanetan! Adinaren edota zaletasunen arabera batu ohi gara mintzataldeak, ondo datorkigunean, presiorik gabe.
Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide

