Ikasturteari hasiera, magiaz blai!
Zestoako AEK euskaltegia— 2023-10-13Zestoako AEK euskaltegian urrian eman diogu hasiera ikasturteari eta ikasle beterano zein berriak hasi dira klaseak jasotzen. Aurtengoa ikasturte berezia izango da, martxoan izango baita 23. Korrika. Dena den, are bereziagoa egin nahi dugu eta, hori dela eta, ikasturtea kalera begirako ekintzak antolatzen hasiko dugu.
Urriaren 19an izango da lehen hitzordua. Ostegun horretako pintxo-potea berezia izan dadin nahi dugu, bai euskaltegiko ikasleentzat eta baita herritarrentzat ere. Horretarako, Asier Kidam magoa izango dugu gurekin eta, magia lagun egingo dugu poteoa. Portale tabernatik abiatuko gara 18:30ean eta erdiguneko tabernetan barrena ibiliko gara.
Beraz, pintxo-pote zalea eta magiazalea bazara, urriaren 19an etorri 18:30ean Portalera!
Egin zaitez bazkide
