Albisteak

‘Ilargi egutegiak ulertzen’ tailerra bihar, asteazkena, Iraetako baratzetan

‘Ilargi egutegiak ulertzen’ tailerra eskainiko dute bihar, asteazkena, Iraetako baratzetan. Furgobaratzako kideek zuzenduko dute saioa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. “Ilargiak eragin nabarmena du landareengan. Tailer honetan, gure baratzeetan ilargiak duen eragina nolakoa den ulertzearekin batera, ilargi egutegiak erabiltzen ikasiko dugu” azaldu dute antolatzaileek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide