Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aek-k antolatuta, “Harria. Maitasun istorioa” emanaldia izan da kultur etxean euskararen egunaren harira. Perurenak, bizitza guztian harriarekin izan duen hartu emana kontatu du modu poetiko batean. Urtainen argazkidun egutegiarekiko zuen miresmena ere aipatu du birritan. Txikitatik harriarekin izan duen loturaz jardun du. Harria jasotzeaz gain, bertsotan ere egin du eta besteak beste, Perurena poeta, artista eta filosofoa ezagutzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek.