Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aurtengo Inauteri jaietako desfilea antolatzeko bilera izango da asteazken honetan, urtarrilak 27, 19:00etan Kultur Etxean. Inauteri jaietako gainerako ekitaldiak antolatuta daude (otsailaren 6ko eta 9ko umeentzako ekitaldiak, gaueko musika taldea…) baina helduen desfilerako antolatzailerik ez dago, orain arte behintzat.
Beraz, bileraren asmoa desfile hori antolatzeko zer irtenbide leudekeen aztertzea izango da. Antolaketarako talderik azalduko ez balitz, bertan behera geratuko litzateke desfilea.