Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Martxoko lehen egunetan kolorez beteko dira herriko kaleak. Jada hasiak izango dira asko inauterietako mozorroak prestatzen eta beste askoke azken momentuan edozein trapu zaharren bila jardungo dute. Urtero legez, larunbatean eta asteartean ospatuko dira inauteriak Zestoan eta Udalak egun horietarako prestatu duen egitarauaren berri eman du:
Martxoak 2, larunbata:
17.30 – Desfilerako izen-ematea.
18.00 – Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. Photo call-a egongo da mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko.
20.00 – Imanol DJ, arkupetan.
23.00 – Imanol DJ, arkupetan.
Martxoak 5, asteartea
16.30 – Txokolatada, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Ondoren, musika ikuskizuna, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.