Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren 22 eta 25ean ospatuko dira aurten inauteriak herrian. Umeen desfilea, musika edota txokolatada ez dira faltako egun horietan.
Zestoako Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie festa hauen antolakuntzan dabiltzan denei, baina batez ere egitarau honetan aipatzen ez diren kuadrilla eta pertsona anonimo horiei.
Hona hemen egitaraua:
Otsailak 22, larunbata
17:30. Umeen desfilerako izen-emateak, arkupetan.
18:00. Umeen mozorro-desfilea Udaletxeko arkupetan, gaztelekuak antolatuta.
20:00. DJ Davila, udaletxeko arkupetan.
23:00. DJ Davila
Otsailak 25, asteartea
16:30. Txokolatada, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
Ondoren, musika-animazioa, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
Ikusi hemen pasa den urteko argazkiak.