Albisteak

Indarkeria matxistaren aurka elkarretaratzea egin zen atzo Itaiak deituta

Donibane Lohizunen (Lapurdi) gertatutako erailketa salatuz elkarretaratzea egin zen atzo plazan. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak, “Emakume langileon aurkako erasoak etengabe gauzatzen dira, gure zaurgarritasun egoera baliatuz”, azaldu zuen: “Horiek ordea, ez dira gertakari isolatuak, emakumeok zapalduta mantentzen gaituen gizarte baten adierazpen muturrenekoak baizik”. Beraz, beharrezkotzat jotzen du “indarkeria matxista gainditzeko antolakuntza politiko independentea indartzea eta norma kultural matxista borrokatuko duen jarduna lehen lerroan jartzea”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide