Industria 4.0aren inguruko Gosari Teknologikoak abian dira

  • Zibersegurtasuna, BlockChaina, Robotika kolaboratiboa, Serbitizazioa…
  • StartUpak, adituak, enpresen esperientziak azalduko dira datozen hiru hilabetetan zehar

 

IRAURGI BERRITZENek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu ditu Martxoak 5ean hasi eta Maiatzak 7 bitartean, Azpeitiako Basazabal Jauregian honako bi helburu nagusirekin:

  1. Alde batetik Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua den eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren arteko ikasketa prozesuak bideratuz.
  2. Bestetik, 2019an identifikatutako etorkizuneko joera teknologikoak eta bereziki eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragina izango dutenak landuz.

Hori dela eta, DigiTalentu enpresa adituaren eskutik Serbitizazioaren inguruko lehen jardunaldia izan da Martxoak 5ean, bertan, gai honetako adituez gain, enpresa esperientzi desberdinak azaldu dituzte Sammic S.L, Orkli S.Coop, eta P4Q Electronics S.L enpresek.  Ondorio moduan, gai honen inguruan gehiago sakontzeko interesa agertu dute bertan parte hartu duten 14 enpresek, Iraurgi Berritzenek konpromezuz erantzungo duelarik.

Bestalde, hurrengo hiru hilabetetan zehar, Digitalizazioa, Zibersegurtasuna, BlockChaina, Robotika Kolaboratiboa …. landuko dira bai aditu, Start-UP eta enpresa desberdinen esperientzien bitartez honako datetan:

  • Martxoak 25: Zibersegurtasuna eta BlockChain teknologiak
  • Apirilak 30: Robotika kolaboratiboa
  • Maiatzak 7: Serbitizazioa eta Digitalizazioa: 2. Saioa: WorkShop”

Gai hauek lantzeko interesa duten enpresek Iraurgi Berrritzenekin kontaktatu dezakete 943 02 60 69 deituz.

Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia da Iraurgi Berritzen. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikorako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea, non bere helburu estrategikoen artean dagoen, eskualdeko enpresen lehiakortasuna, garapena, eta eraldaketa sustatzea, enpresen beharren arabera proiektuak garatuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide