Albisteak

Inguruko sendabelarrak ezagutzeko tailerra antolatu dute Aizarnan

Sendabelar ikastaroak eskainiko ditu Sara Letamendiak ekainean eta uztailean Aizarnan. Saioetan, ukenduak, olioak, lozioak edota kosmetikako produktuak egiteko aukera izango da.

Bi ikastaro mota izango dira: lehena 16 ordukoa izango da. Lau larunbatetan eskainiko ditu saioak: ekainaren 5ean, 12an ,19an eta 26an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bigarren ikastaroa, aldiz, egun osokoa izango da eta bi egunetan banatuko da, uztailak 10 eta 24, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, bazkaria barne. Ekaineko ikastaroak 140 euroko prezioa du eta uztailekoak 70 eurokoa.

Informazio gehiago 943 148 126 edo 609 861 703 telefono zenbakietan edo sara@saraletamendia.eus helbidean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide