Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Guztira 25 lagunek hartu dute parte, eta aurten ere Ion Mediak eraman du garaipena, 11 minutu eta 30 segundoko markarekin. Bigarren izan da Iñaki Gabirain, 12:31:32ko denborarekin, eta Jurdan Regillaga gazteak osatu du podiuma, 12:45eko markarekin.
Emakumezkoetan, lehen postua Larraitz Zumetak eskuratu du, 17:22:72ko denborarekin.
Oier Ibarguren gonbidatuak ere parte hartu du; Zestoarra ez izanagatik sailkapenetik kanpo geratu da, baina denborarik onena egin du, 11:13:81ko markarekin.
Giro alaia sortu du probak bai herrian eta baita Ondarbasora bidean ere. Goizeko 11:00etatik aurrera Erdikalea bete egin da, eta eguerdi aldera atera diren txirrindulariek, parrilladaren usaina izan dute lagun. Ondarbasorako bidean ere jendetza bildu da txirrindulariak animatzeko. Agiro Mendi Klubeko lagunak ere bertan izan dira.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte-hartzaile guztiei, animatzera gerturatu direnei eta, nola ez, froga gauzatzeko ezinbestekoak izan diren laguntzaileei.



















































