Albisteak

Ion Ulazia 10. postuan sailkatu da Cies uharteetako Batalla de Rande zeharkaldian

Pasa den asteburuan Cies uharteetan jokatutako Batalla de Rande zeharkaldian hartu zuen parte Ion Ulaziak. Guztira, 100 igerilarik hartu zuten parte eta Ulazia 10. postuan sailkatu zen. 6 ordu eta 55 minutu behar izan zituen proba amaitzeko. 27 kilometro ditu Cies eta San Simon uharteak lotzen dituen zeharkaldiak. Lortutako emaitzarekin “gustura” dagoela azaldu du igerilariak, bukatzea zuela helburu.

Ulaziari egindako elkarrizketa irakurgai izango duzue ekaineko Danbolinen zenbakian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide