Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Mendiko makilak ondo erabiltzearen garrantzia azpimarratuz, Ipar Martxa ikastarotxoa egin zuten atzo ostegunez adineko soinketa taldeko zortzi lagunek Bainuetxe inguruan. Udaleko kirol sailetik antolatutako txangoa izan zen eta Mikel Irure kiroldegiko langileak eskaini zuen ikastaroa. Aurrera begira ere gehiago egitekotan direla gogorarazi nahi izan du Irurek. Interesaturik balego, kiroldegira zuzendu dadila.