Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ipintza kalean eraberritze lanak aurrera doaz. Baina, asfaltatze lanak egin behar dituen enpresak maiatzaren hasiera baino lehen ezingo dituela kale horretako lanak egin jakinarazi dio udalari.
Honengatik guztiagatik, eta obrak direla eta herrian dagoen aparkaleku arazoa ikusita, Ipintza kaleko aparkalekuak behin-behinekoz irekitzea erabaki du udalak. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, asfaltatze lanak hasi aurretik, berriz hustuko dira aparkaleku hauek.