Albisteak

Ipuina osatzen

Esperimentu berri batekin gatozkizue oraingoan. Osatuko al dugu denon artean ipuin bat? Denon artean, bai, haur, gazte eta heldu. Guk ipuinaren hasiera botako dugu eta Danbolineko webgunean iruzkinak eginez joango gara istorioa sortzen. Zer iruditzen zaizue?

Aurreneko ipuin hau etxeko txikienentzako modukoa izatea nahiko genuke eta esperimentua ondo ateratzen bada zaharxeagoentzat egingo dugu beste saiakera bat aurrerago, ados?

Danbolinek eman dio hasera baina ez dakigu ze bide hartuko duen beraz… bidean erabakiak hartzen eta moldaketak egiten joateko lizentzia hartzen dugu guregain

Oharrak:

– Zestoa kaskoan edo auzoren batean kokatuko da ipuina.

– Lagun bakoitzak esaldi bakarra idaz dezake.

– Esaldiren bukaeran idazlearen izen abizenak jarri beharko dira.

– Ez da irainik onartuko.

—-

Hauxe aurreneko ipuinaren hasiera:

“Bazen behin Covid izeneko munstro txiki bat…

Ipuina osatzen doa…

Araitz: Ertxingo kobazulo batean bizi zena
Josune Izeta Aizpurua: Oso urrutitik heldu zen Zestoara, auskalo nola, baina oraindik indartsu sentitzen zen eta herritarren zelatan zebilen izua eta ezin egona zabaltzen bazterretan….
Jare Arrizabalaga: Egun batean, neskatila sudur gorri batekin egin zuen topo
Sorkunde Etxezarreta: eta salto batean, bere eskuineko sorbalda gainean jarri zen.
Aitor: Eta munstro txikiak esan zion aurpegi alaia jarri zion umeari: -bazen garaia haurren bat ikusteko kalean! Non sartu zarete?
Naiara: Neska txikiak esan zion: “etxean sartuta egon gara, guraso eta anai-arrebekin jolasten, margotzen, haserretzen…dena presarik gabe egiten! Pila bat sukaldatu dugu!! Egun batean kalera irtetzea arriskitsua zela esan ziguten eta ordutik etxean egon gara!!”

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

9 Iruzkin

  1. Araitz 2020-04-17 at 2:25 pm

    Ertxingo kobazulo batean bizi zena

  2. Josune Izeta Aizpurua 2020-04-17 at 4:29 pm

    Oso urrutitik heldu zen Zestoara, auskalo nola, baina oraindik indartsu sentitzen zen eta herritarren zelatan zebilen izua eta ezin egona zabaltzen bazterretan….

  3. Jare Arrizabalaga 2020-04-17 at 5:09 pm

    Egun batean, neskatila sudur gorri batekin egin zuen topo

  4. Sorkunde Etxezarreta 2020-04-18 at 10:29 am

    eta salto batean, bere eskuineko sorbalda gainean jarri zen.

  5. Aitor 2020-04-18 at 3:41 pm

    Eta munstro txikiak esan zion aurpegi alaia jarri zion umeari: -bazen garaia haurren bat ikusteko kalean! Non sartu zarete?

    • Naiara 2020-04-18 at 4:01 pm

      Neska txikiak esan zion: “etxean sartuta egon gara, guraso eta anai-arrebekin jolasten, margotzen, haserretzen…dena presarik gabe egiten! Pila bat sukaldatu dugu!! Egun batean kalera irtetzea arriskitsua zela esan ziguten eta ordutik etxean egon gara!!”

  6. Eztizen 2020-04-19 at 8:20 pm

    Orduan, munstro txikiak, irribarre maltzurrarekin, galdetu zion neskatilari:
    -Eta ezagutzen duzu arrisku horren arrazoia?

  7. Aitor 2020-04-27 at 3:19 pm

    Ez dakit. Izarraizko Estazio Megalitikoan izurriteei aurre egiteko era azaltzen zuen paper zahar bat aurkitu nuen behin. Bertan Santa Engraziako baselizan dagoela kakoa irakur zitekeen, baina horretarako zerua oskarbi egon beharra dago. Gaueko 12etan puntu-puntuan izarrak ikusten direlarik bertan oihuka galdera egin eta ohaiartzunak galdera hori erantzuna ematen omen du. Ez dakit egia edo gezurra den, baina ahalegintzeak ez digu kalterik egingo. Arrazoia aurkitzen lagun dakiguke, ez duzu uste? Baina, eta gero zer?

  8. xalegi 2020-04-28 at 9:31 pm

    “Gero gerokoak. Zerua zure zapatila berriak bezain urdin dago, eta badirudi gaur gauean izarrak ikusteko aukera izango dugula” munstroak irri maltzurra ezpainetan. “Ederki! Doraemonen iratzargailuan jarriko dut alarma. Bi orratzek hamabian bat egin baino hogei marratxo lehenago” erantzun haurrak.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.