Albisteak

Iraeta eta Zestoa arteko bidegorria aldi baterako itxiko da berriz bihartik aurrera

Bihartik aurrera (abuztuak 20), eta hainbat egunez, Iraeta eta Zestoa lotzen dituen bidegorria itxita egongo da. Horren arrazoia Ur Kontsortzioetako hodietako batean atzemandako ur-ihes bat da, une horretan zulo handi bat dago, eta bertatik igarotzen diren pertsonentzako arriskutsua izan daiteke.

Udalak herritarrei eskatu die arduraz jokatzeko eta bertatik ez igarotzeko, halaber, berriro irekitzen denean abisua emango duela jakinarazi du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide