Albisteak

Iraetako Baratze Parkeko herri baratzeak erabiltzeko izen-ematea zabalduko du Udalak

Iraetako Baratze Parkea

40 baratze dauzka Iraetan Udalak. Horietako bat kudeatu nahi dutenek, hamar eguneko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Iraetako Baratze Parkeko herri baratzeak erabiltzeko izen-ematea zabalduko du bihar, asteazkena, Udalak. Herri baratze horietako bat erabili nahi duenak bihartik hasita, hamar eguneko epea izango du udaletxean eskaera egiteko. Eskaera inprimakiak, behar bezala beteta, udaletxeko bulegoetan erregistratu beharko dira, aurrez aurre edo elektronikoki.

2013tik Zestoako Udalak 40 baratze dauzka Iraetan herritarrek erabiltzeko prestatua. Baratze bakoitzak 60 metro karratu ditu. Udalak herritarrei urtebeteko lizentzia ematen die ortu horiek kudeatzeko, eta urte hori pasatakoan berritzen ditu Udalak lizentzia horiek. Herritarrek baratzea eskuratzen dutenean 20 euroko fidantza ordaintzen dute, baratzea uztean itzultzen da fidantza hori. Horretaz gain, baratzeen urteko kuota 50 eurokoa da. Lursaila eskuratzen dutenek, bertan dagoen txabola eta lanabesak erabiltzeko eskubidea dute.

Informazio gehiago hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide